Borrar

Pilota Txapelketa Herrikoiaren finala gaur jokatuko da

S.U.

ZUMAIA.

Viernes, 29 de junio 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Esku pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatuko dira gaur (17:45, Odieta). Aurreko ostiralean erabakita geratu zen zer bi bikotek neurtuko diren aurtengo txapela lortzeko. Hauek izan ziren emaitzak: Antia-Agirre 22-13 Aizpurua-Astigarraga; Odriozola-Alkorta 22-8 Oiartzabal-Mendizabal. Beraz, Antia-Agirre eta Odriozola-Alkorta bikoteek jokatuko dute lehen postua erabakitzeko partida. Aurretik, Aizpurua-Astigarraga eta Oiartzabal-Mendizabal bikoteen arteko partida izango da, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko.

Bestalde, Pala Txapelketa Herrikoiaren finala bihar jokatuko da, 17:00etatik aurrera Odietan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios