Perretxikoen bilketa bihar Natur Taldearen asteburu mikologikorako

SARA UTRERA ZUMAIA.

Bihar eta igandean asteburu mikologikoa izango da Zumaian Natur Taldearen eskutik, eta Arkamurka Natur Elkartearen laguntzarekin.

Bihar, larunbata, perretxikoak biltzeko aukera izango da. Irteera goizeko 8:00etan izango da Taxi geltokitik eta bilketaren ondoren, 16:00etan, perretxikoen sailkapena egingo da Oxford aretoan. Perretxiko bilketa bere kabuz egin duenak 16:00etatik aurrera ekar ditzake.

Igandean Arkamurka taldearen panelak eta bildutako perretxikoen erakusketa egingo da Oxford aretoan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Perretxikoak sailkatzeko tailerrak eta umeen txokoa ere izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos