Borrar

Zumaia

Pasaia eta Hondarribia arteko ibilaldia antolatu du Indamendi M.B.-k iganderako

Egun osoko irteera honek 23 km, 1.100 metroko desnibel positiboa eta 1.100 metroko desnibel negatiboa ditu

Sara Utrera

Zumaia

Miércoles, 11 de junio 2025, 21:06

Pasaia eta Hondarribia arteko ibilaldi zoragarria antolatu du Indamendik igande honetarako, ekainak 15erako.

«Labetxuk, milaka forma eta kolorez osatutako paraje natural ikusgarriak, euskal kostaldeko lekurik erakargarrienetako bat eskaintzen digu. Kostaldeko zati deigarri hau, Koloreen Harana bezala ere ezaguna, Pasaia eta Hondarribia artean dago, kostaldean bertan, Jaizkibel mendiaren magalean. Paradisu natural bat da, non hareharrizko arrokek intentsitate handiko kolore-paleta eskaintzen diguten», azaldu dute Indamenditik.

Egun osoko irteera honek 23 km, 1.100 metroko desnibel positiboa eta 1.100 metroko desnibel negatiboa ditu. Beraz, bazkaria motxilan eramatea gomendatzen da.

Irteerarako autobusa 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Arroako bidesarian edota Zarautzen autobusa geratzeko aukera dago, betiere denborarekin abisatuz indamendi1@gmail.com helbidera. Aldatzeko oinetakoak eramatea gomendatzen da, autobusa ez zikintzeko hainbeste.

Izen ematea

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pasaia eta Hondarribia arteko ibilaldia antolatu du Indamendi M.B.-k iganderako