Borrar
Iazko Dardara Fest jaialdia. SARA UTRERA
Pala txapelketa, jolasak, kontzertuak eta gehiago Kuadrilla Eguna ospatzeko

Pala txapelketa, jolasak, kontzertuak eta gehiago Kuadrilla Eguna ospatzeko

Dardara Fest rock jaialdia izango da arratsaldean Amaiako plazan

SARA UTRERA

ZUMAIA.

Viernes, 16 de agosto 2019, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kolore biziko kamisetak jantziko dituzte bihar herriko gazteek Koadrilen Eguna ospatzeko. Jai eguna 10:00etan hasiko da Mugimendu Feministak antolatutako emakumeen arteko binakako pala txapelketako finalekin.

14:30ean gaztetxoen bazkaria egingo da Torreberrin (norberaren kontu, postrea emango da). Festa egunarekin jarraituta, 16:30ean kuadrilen arteko jolasak izango dira plazan eta 18:30ean, Odietan, 'Gora Kasete!' verbena haurrentzat, Eidaberen eskutik.

Dardara Fest

Dardara Zumaiako musika kolektiboak rock jaialdia antolatu du Koadrila Egunerako. Amaiako plazan izango da musika festa hau. Arratsaldeko 18:30ean emango zaio hasiera jaialdiari eta Willis Drummond, Leinad, Serrulla, Silicies Grizzlies, The Gace of Dionysus eta Moonshakers taldeak igoko dira oholtzara.

Ordu berean, Eusebio Gurrutxagatik kalejira egingo da Gaita zera ere taldearekin. 19:00etan, Lubaki kiroldegian, Bidasoa Irun eta Balonmano Sinfín taldeen arteko partidua jokatuko da. Kuadrilla Egunarekin amaitzeko, 23:00etatik aurrera diskoteka izango da Kofradian, Arima Eroaren eskutik.

Ur azpiko bataioa

Bestetik, Zumaiako Olarru-Sub Ur Azpiko Jardueren Kirol Elkarteako antolatuta, larunbatean ur azpiko bataioa egingo da Zumaiako ibaian 17:00etatik aurrera. Ekitaldia, arranplan egingo da eta 18 urtetik gorako jendearentzat zuzendua dago. Izen ematea aurrez eman beharko da olarrusub@gmail.com helbidera idatzita, edo 605.812893 telefonora deituta.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios