V. Pala Txapelketa herrikoiak baditu irabazleak

Arkaitz Lozano V. Pala Txapelketako txapelarekin. /  S.U.
Arkaitz Lozano V. Pala Txapelketako txapelarekin. / S.U.

Arkaitz Lozanok, banaka, eta Norak eta Alaiak, binaka, jantzi zituzten aurtengo txapelketak

SARA UTRERA ZUMAIA.

Larunbat arratsaldean jokatu ziren Zumaiako V. Pala Txapelketako finalak. Arkaitz Lozano, banaka, eta Nora eta Alaia, binaka, izan dira aurtengo txapelketa herrikoiaren irabazleak. Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida Odietan jokatu zuten Imanol Zuazobidek eta Mikel Martinezek. Norgehiagoka berdindua izan zen hasieran, Martinezek, baina, aldea hartu zuen eta 30 eta 19 emaitzarekin irabazi zuen partida.

Binakako finala

Jarraian, emakumezkoen binakako finala jokatu zuten Nora-Alaia eta Esther-Marta bikoteek. Eguraldi txarra medio, Zumaiako Herri Eskolako frontoian jokatu zen. Nora-Alaia bikotea nagusitu zen, 30-14 emaitzarekin.

Azkenik, Arkaitz Lozanok eta Jon Zubimendik jokatu zuten txapelketako final handia. Oso partida borrokatua izan zen momentu guztietan. Zubimendi hobeto aritu zen partidako lehen zatian, baina Lopezek erreakzioa izan zuen eta berdintzea lortu zuen; 16-16tik aurrera, aldea zabaldu zuen markadorean Lozanok eta 30-26 emaitzarekin irabazi zuen V. edizioko txapela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos