Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Indamendi elkarteko lagunak txango batean. INDAMENDI M.B.
Oteitzoianara txangoa antolatu du Inda Mendik igande honetarako

Oteitzoianara txangoa antolatu du Inda Mendik igande honetarako

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Martes, 8 de enero 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oteitzoianara txangoa egingo dute Inda Mendi elkartekoek igande honetan, hilaren 13an. «Ospakizunak amaituta berriro gure mendizaletasunari bidea emateko ordua heldu zaigu. Denboraldiari hasiera emateko urtarrilaren 13an Nafarroako Bortzirietako Oteitzoiana mendira goaz. Bere 685 metrokin ez da inguruko garainetakoa, baina ederra da eta altxorrez beteta dago», azaldu dute.

Sunbillatik abiatuta, dolmena, bunkerra eta putreak gustoko dituzten behatokietatik pasako dira Narbarte herriraino. Guztira 11 kilometro, 570 metroko desnibela eta lau orduko iraupena duen ibilbidea da. Egun erdiko irteera honetara joateko izena eman behar da goiko estankoan (943.860357) ostiral eguerdia baino lehen. «Animo, bertan ikusiko degu elkar».

Goizeko 7:30ean abiatuko dira Txomin Agirreko autobus geltokitik. Prezio berria egongo da aurten: zazpi euro helduentzat eta 5 euro umeentzat.

Otarraren zozketa

Bestetik, Inda Mendiren Gabonetako otarraren zenbaki sariduna 1.299 izan da. «Urte berri on guztioi eta zorionak gure otarraren irabazlea suertatuko denari», gaineratu dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios