Zumaia
Ostiraleko txupinazoarekin hasiko dira sanpedroakBesteak beste, danborradaz, musika emanaldiez, haurrentzako jardueraz eta su artifizialez gozatzeko aukera izango da
Ostiral arratsaldeko txupinazoarekin hasiko dira aurtengo sanpedroak, eta igandeko su artifizialen ikuskizunarekin amaitu. Hiru egunez, ekainaren 27tik 29ra bitartean, Zumaia festa giroan murgilduko da berriro ere.
Ostiral arratsaldeko 18:00etan izango da txupinazoa; lehenago, 17:30ean, herri mailako esku-pilota txapelketako finala jokatuko dute Odietan. Haurrentzako antzerkia izango da 19:00etan Torreberrin, eta gaualdean Malko eta Gozategiren kontzertuak izango dira Moilan.
Larunbatean dultzaineroekin hasiko da eguna, eta egun osoan zehar musika eta kirol ikuskizunez beteko da herria. 18:00etan abiatuko da erraldoi eta buruhandien kalejira, Tolosako dultzaineroek lagunduta. Danborradaren txanda izango da gero, eta 20:00etan igoko dute bandera udaletxean. Gauean musika eta festa gustoko dutenentzat bi eskaintza egongo dira: Puro Relajo musika taldearen kontzertua Beheko plazan, eta DJ emanaldia Amaia plazan.
Igandean, San Pedro egunean, 11:00etan abiatuko da prozesioa eta 12:00etan izango da meza nagusia. Askotariko ekitaldiak izango dira egun honetan ere, besteak beste: 13:00etan ZUMBen kontzertua; 16:00tan San Pedro zesta punta txapelketako finalak; 17:30ean Buztintxuriko erraldoien kalejira; 18:45ean haurrentzako mago ikuskizuna; eta, 20:00etan ZUMBen dantzaldia. Su artifizialen ikuskizunarekin amaituko dira festak, 23:00etan.
Beste urte batez, asko izan dira ekitaldien antolaketan parte hartu duten herriko elkarteak, eta Zumaiako Udalak eskerrak eman dizkie festen prestaketan parte hartzen duten guztiei. Horietako askoren aldamenean eman dute egitarauaren berri.
Azkenik, festak guztiontzako espazio atsegin eta seguruak izan daitezen, eraso eta jarrera matxisten aurkako jarrera hartzera deitu nahi ditu Udalak herritarrak. Horrekin batera, kontsumo arduratsurako deia egin die herritar guztiei. Hori horrela, arduraz jokatuz eta elkartasunez, festez gozatzeko deia egiten die herritar guztiei.
Programa guztia eskuorri batean bildu du Udalak, eta Zumaiako etxe guztietara igorri du aste honetan. Udako egitarauaren berri ere jaso dute bertan. Jaietako egitaraua udalaren webgunean ere ikus daiteke
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.