Ostiralean hasiko da XLVII. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketa, Aitzurin

Etxabe X., Alberdi, Egiguren eta Rioja dira aurtengo kartelaren protagonistak. /  DINASTIA ETXABE ARTXIBOA
Etxabe X., Alberdi, Egiguren eta Rioja dira aurtengo kartelaren protagonistak. / DINASTIA ETXABE ARTXIBOA

Guztira, 40 jokalari hartuko dute parte aurtengo edizioan: hogeitalau 23 urtez azpiko mailan eta 16 gazte-jubenil mailan

SARA UTRERA ZUMAIA.

Zumaiako Kirol Elkarteak antolatuta, Dinastia Etxabe Pilota Txapelketaren XLVII. ekitaldia ospatuko da ostiraletik aurrera, Aitzuri pilotalekuan. Aurten ere maila handiko gazte eta 23 urtez azpiko pilotariak Zumaian ikusteko aukera izango da. Guztira, 40 pilotarik hartuko dute parte aurtengo edizioan, 24 pilotari 23 urtez azpiko mailan eta 16 gazte-jubenil mailan. Gipuzkoa (21), Nafarroa (9), Bizkaia (8), Araba (1) eta Errioxako (1) jokalariak lehiatuko dira; tartean, Larrañaga, Zumaiako Kirol Elkarteko aurrelaria.

Aurtengo txapelketa ostiral honetan hasiko da, 22:00etatik aurrera, Aitzuri pilotalekuan. 23 urtez azpikoak neurtuko dira: Zubiria-Olaizola eta Jon Alberdi-Zezeaga; jarraian, I. Egiguren-Sanchez eta Exposito-Irazustabarrena. Bigarren jaialdia abuztuaren 2an izango da, 23 urtez azpiko mailan ere. Hauek izango dira jokatuko diren norgehiagokak: Espinal-Bikuña eta Etxebarria-Uriondo; Elola-Aldabe eta Mata-O. Etxebarria.

Final laurdenak abuztuaren 6an, 9an, 13an eta 14an jokatuko dira; finalaurrekoak, berriz, abuztuaren 20an eta 23an. XLII. Txapelketaren final handia abuztuaren 30ean ospatuko da.

Pilota elkarteak

Hauek izango dira aurtengo Dinastia Etxabe Txapelketan ordezkaritza izango dituzten pilota elkarteak: Zazpi Iturri-Amezketa; Ilunpe-Azpeitia; Lazkao; Oberena-Iruña; Gazteleku-Andoain; Erreka-Doneztebe; Bergara; Huarte-Iruña; Markiña-Semein; Olaburu-Iurreta; Intxurre-Alegi; Azkoitia; Aurrera-Tolosa; Añorga; Pagazpe-Usurbil; Leaibarra-Munitibar; Buruzgain-Ultzama; Txaruta-Baztan; Izarra-Portugalete; Titin III-Errioxa; San Cosme-Errioxa, Joko Alai-Zeanuri, Lemoa eta Zumaia.

Sarrerak eta bonoa

Sarrerak jaiadiaren aurretik erosi ahal izango dira. Final zortzirenak eta final laurdenak ikusteko sarrerak sei euroan egongo dira salgai, finalaurrekoak zazpi euroan eta finala ikusteko sarrerak, berriz, bederatzi euroan. Dena den, aurten ere Txapelketako partida guztietarako bonua erosteko aukera izango da, 32 euroan.

 

Fotos

Vídeos