Zumaia

Orwellen eleberri batekin hasiko du ikasturtea Irakurri Matte taldeak irailaren 9an

E. A.

zumaia.

Jueves, 24 de julio 2025, 22:03

Irakurri Matte irakurle-taldeak prest du jada datorren ikasturterako egitaraua. Zumaian errotutako taldeak literaturzaleen topaleku izaten jarraituko du, eta dagoeneko iragarri dituzte 2025-2026 ikasturtean irakurriko dituzten liburuak.

Publicidad

Ikasturteko lehen hitzordua irailaren 9an izango da, eta George Orwell idazle eta kazetari britainiarraren lehenbiziko liburua izango dute aztergai: 'Lur jota Parisen eta Londresen'.

Urriaren 21ean, Miren Agur Meaberen 'Amorante frantsesa' landuko dute eta egileak berak ere parte hartuko du saioan. Azaroaren 12ko saioan, Alison Bechdel komikigile estatubatuarraren 'Fun Home'. Familia-istorio tragikomiko bat izango dute hizpide, eta abenduaren 9an, Danele Sarriugarteren 'Beste zerbait' lanarekin amaituko dute urtea. Azken liburu hau oraindik ez dago argitaratuta, baina irailaren 15etik aurrera eskuragarri izango da, eta idazle-itzultzailea bertan izango da saioan.

Uxue Alberdi idazle eta literaturzaleak gidatzen duen irakurle taldeak hamahirugarren ikasturtea izango du. Hilean behin bildu ohi dira Alondegiko Moila gelan. Astearteetan egiten dituzte saioak, 18:00etan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad