Ordubetetako Tika taldeak irabazi du aurtengo Areto Futboleko txapelketa

Zumaiako XXVIII. Areto Futbol Txapelketan parte hartu duten taldeak. /  ARGAZKIAK SARA UTRERA
Zumaiako XXVIII. Areto Futbol Txapelketan parte hartu duten taldeak. / ARGAZKIAK SARA UTRERA

SARA UTRERA ZUMAIA.

Ostegunean jokatu ziren Zumaiako XXVIII. Areto Futbol Txapelketako finalak Lubaki kiroldegian.

Final nagusian, Ordubetetako Tika 3-2 irabazi zion Goikokale Team taldeari. Aurretik, Kopako finala jokatu zen Taosa Taberna eta Emaion Txikixa taldeen artean. Berdinketaren ostean, penaltietan 3-1 emaitzarekin irabazi zuen Taosa Tabernak.

Sailkapena honela gelditu da: Ordubetetako Tika, Ligako txapelduna; Goikokale Team azpitxapelduna; Primerako Herrenak hirugarren; eta Atakabro Returns laugarren. Kopako txapelduna Taosa Taberna izan da eta Emaion Txikixa, berriz, azpitxapelduna.

Jokalari onenak

Bestetik, Yoli Larios, Goikokale Team taldeko jokalaria, Ligako finaleko jokalari onena izendatu zuten; eta Taosa Tabernako Maider Alberdi, aldiz, Kopako finaleko jokalari onena.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos