Oraindik zabalik dago Julene Azpeitia literatur lehiaketan parte hartzeko aukera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Uztailean jarri zen abian Julene Azpeitia literatur lehiaketaren 31. edizioa, eta dagoeneko lanak aurkezteko epea azken txanpan sartu da, parte-hartzaileek irailaren 30a arte izango baitute, hain zuzen, idatziak entregatzeko aukera. Urtero bezala, lehiaketak helburu du parte-hartzaileen artean literatur sorkuntza bultzatu eta indartzea.

Idatziaren gaia librea izango da eta parte hartu ahal izateko baldintzen artean, azpimarragarrienak, idatzia euskara hutsean izatea, aurretik argitaratu gabe egotea eta 6-15 orri arteko luzera izatea dira. Lanak udaletxean edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira euskara@zumaia.eus helbidean.

«Oraindik garaiz zaude buruan duzun ideia hori paperean idatzi eta lehiaketan parte hartzeko. Animatu!», diote Udaleko euskara sailetik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos