Olarro Egunean lana egiteko deialdia gaur amaituko da

S.U. ZUMAIA.

Irailaren 15ean Olarro Eguna ospatuko da Zumaian. Ohikoa den bezala, egun honetan, olagarroa dastagai egongo da txosnetan, baita herri bazkarian ere. Prestaketa eta antolaketa lanek esfortzu handia eskatzen dute eta, horregatik, urtero bezala, laguntza eskatu nahi da Zumaiako elkarteei.

Olarro Egunean txosnetan zein herri bazkarian lan egiteko izen-emate epea gaur amaituko da. Interesa duen elkarte orok, turismo bulegoan, 943.143396 telefonoan edo turismoa@zumaia.eus helbide elektronikoan apuntatu ahal izango du. Irailean bilera egingo da izena eman duten lagun guztiekin. Bertan zozketa bidez erabakiko da lanen banaketa eta eginkizun eta betebeharren inguruko azalpen zehatzak ere emango zaizkie parte hartzaileei.

Baldintzak

Parte hartzaileak etekin ekonomiko propiorik gabe modu iraunkorrean lan egiteko eratu diren elkarteak izan beharko dute eta Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu beharko dute. Horrez gain, euskaraz mintzatzea ezinbestekoa izango da eta adin txikikoek ezingo dute, inola ere, edaria zerbitzatu txosnetan. Lan bakoitzaren ezaugarriak eta informazio gehiago, www.zumaia.eus atarian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos