Borrar
Oikiako ikasleak basoen garrantzia barneratzen. BSTK BASOTIK FUNDAZIOA

Zumaia

Oikiako Eskolako 9 ikasle, basoen balioaz sentsibilizatzeko jardueran

BSTK Basotik Fundazioak 'Desioen Basoa' jarduera eskaini zien 10-12 urte bitarteko gaztetxoei

Sara Utrera

ZUMAIA.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:56

Asteartean, BSTK Basotik Fundazioak 'Desioen Basoa' jarduera eskaini zien Oikiako Eskolako LH 4., 5. eta 6. mailako 10-12 urte bitarteko 9 ikasleri. Ekimen hau Gipuzkoako eskualde ezberdinetako ikastetxeetan otsailetik egiten ari diren tailer sorta baten parte da, basoen balioa nabarmentzeko eta haiek zaintzearen garrantzia azpimarratzeko helburuarekin. Ikasturte amaieraren iritsierarekin batera, honako hau izan da aurtengo ikasturtean gauzatutako azkeneko tailerra.

Urola Kostaren kasuan, Oikiako Eskolako ikasleek izan dute basoen balioa eta haien zaintza nolakoa den ikasteko aukera, hainbat baliabide eta dinamika erabiliz. Ordubeteko saioan, ikasleek ikus-entzunezkoak aztertu, lantaldeetan jardun eta fitxak osatu zituzten. Jarduera lau atal nagusitan banatzen da: lehenik, basoen testuingurua aurkeztu eta aberastasuna eta erabilera ezberdinak azaltzen dituzte; ondoren, espezieak identifikatu eta basoen kudeaketaren garrantziaz hitz egin dute; eta azkenik, zuhaitz txiki bat landatzen dute, Gipuzkoako basoekin duten harremana indartuz. Tailer honek basoen onurak, haien erabilera historikoa eta kudeaketa jasangarriaren garrantzia azpimarratzen ditu, eta ikasleei ekarpen txiki bat egiteko aukera eskaintzen die.

BSTK Basotik Fundazioa basoen abandonuaren erronkari aurre egiteko sortu zen. Klima-aldaketaren mehatxuaren aurrean, fundazioak irtenbide integrala eskaintzen du lurralde-oreka berdea babesteko, CO2 xurgapena handitzeko, uraren eta lurzoruaren kalitatea hobetzeko eta habitatak babesteko. Halaber, baso-bioekonomiaren garapena sustatzen du, zuraren erabilera iraunkorra bultzatuz.

Fundazioaren nahia herritarrak eta sektore ekonomikoak basoen kudeaketa jasangarrian inplikatzea da. Horretarako diseinatutako sozializazio-ekintzetako bat izan da aste honetan Oikiako eskolan gauzatutakoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oikiako Eskolako 9 ikasle, basoen balioaz sentsibilizatzeko jardueran

Oikiako Eskolako 9 ikasle, basoen balioaz sentsibilizatzeko jardueran