Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Oikiako gaztetxoak Eskola Txikien Festaren arroparekin.
Oikiako Eskola Txikien Festaren arropa  Saharara bidaliko dute

Oikiako Eskola Txikien Festaren arropa Saharara bidaliko dute

Hilaren 10ean Gipuzkoako eskola txikien festan soberan gelditutako arropa da

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 20 de junio 2018, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den ekainaren 10ean Oikian ospatu zen Gipuzkoako Eskola Txikien Festa primeran joan zen, «bai antolakuntza aldetik, bai gozatzera etorri zen jende kopuruaren aldetik ere. Orain, balorazioak egitea eta kontuak ixtea egokitzen zaigu», azaldu dute antolatzaileek. Horrekin lotuta, festako erropa soberakinei bide erabilgarria ematea erabaki dute.

Sahararrekin proiektu solidarioak martxan dituen Darahali Elkarteari emango dizkio soberan gelditu diren erropa guztiak. Udan, Bakelekuak izeneko egonaldia egingo dute Saharatik etorritako haurrekin eta bertan banatuko zaizkie haurren erropak. Aldiz, helduen erropak beste hainbat konturekin osatuta emango zaizkien opari-paketeetan sartuko dira, Saharako familiei eman diezazkieten.

Oikiako Eskola Txikien Festari amaiera solidarioa emateko asmo hau azaltzera herriko bi gazte joan dira Oikiako Eskolara, Enaitz Azkue eta Eire Salegi. Bi gazte oikiarrek aurten Saharan izandako esperientzia kontatu diete ikasleei, herrialdearen historia, jantzi sahararrak eta bizimoduari buruzko xehetasunekin osatuta. «Horrela, erropek hartu duten norabidea argi gelditu da, baita baliabide gutxiago duten zenbait haurrentzat Oikiatik bidalitako erropak zein erabilgarriak izango diren ere», gaineratu dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios