Oikiako San Bartolome jaiak bihar hasiko dira jolas eta puzgarriekin

Herri kirol jaialdia, iaz Oikiako frontoian. / SARA UTRERA
Herri kirol jaialdia, iaz Oikiako frontoian. / SARA UTRERA

Hilaren 28ra bitartean izango dira, goizetik iluntzera arte ekitaldi ugari izango dira haur, gazte eta helduen gozamenerako

SARA UTRERA ZUMAIA.

Bihar, hilaren 23an, Oikiako San Bartolome jaiak hasiko dira. Goizetik iluntzera arte ekitaldi ugari izango dira haur, gazte eta helduen gozamenerako. Goizeko 10:30etik aurrera jolas eta puzgarriak izango dira Atracciones Sanz-en eskutik, eta 13:00etan, berriz, apar festa. Jarraian, 14:00etan umeen herri bazkaria ospatuko da eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, XII. Karrikotxe jeitsiera egingo da. Amaitzean, Zurrumurru zirko tailerraren saioa izango da eta ondoren, txokolatea nahi duen guztientzat. 19:30ean 2018ko Bertso Erronkaren III. jardunaldia hasiko da: Getaria, Zumaia eta Oikiaren arteko lehia. Jaiaren lehen eguna dantzaldiarekin amaituko da, 22:00etatik goizalderarte, DJ Pajaritorekin.

San Bartolome eguna

Ostiralean, San Bartolome egunean, Meza nagusia ospatuko da 11:00etan eta ondoren, pilota partidak: Gurrutxaga-Beristain; Larrañaga-Etxabe; Zubiria-Bikuña eta Alberdi-Aizpuru bikoteek hartuko dute parte. Arratsaldeko 18:00etan asto probak izango dira: Peio Etxabe (Kimi), Valentin Eizagirre, Ander Etxabe (Irrintzi) eta Iñaki Muniosoro (Kixkur). 22:30ean Izer eta Alabierrekin erromeriarekin dantzatzeko aukera izango da.

Larunbatean, hilak 25ean, Euskal Jai eguna ospatuko da, beraz, baserritar arropak janztera animatzen da. 11:00etan bizikleta klasikoen erakustaldi txangoa egingo da eta jarraian, tropela (bizikleta txikien lasterketa). Egun osoan zehar, ohiturari jarraituz, baserriz baserri eta etxez etxe dantzan ibiliko dira bertako gazteak. 14:30ean herri bazkaria egingo da (txartelak aurrez erosi behar dira); 18:00etan bertako baserrietako sagardoen dastaketa eta 23:00etan kupela taldearekin erromeria.

Igandean, hilak 26an, herriko edadetuei omenaldia egingo zaie 11:00etako meza nagusiaren ondoren. Jarraian, Gorriti eta Lopeneren animaliak izango dira. 14:00etan herriko edadetuen bazkaria ospatuko da Muniosoron. Arratsaldean, berriz, herri kirol jaialdia egingo da: Irati Astondoa, Aratz Mugertza, Maika Ariztegi eta Jexux Mari Mujika arituko dira. Ondoren, idi-dema erakustaldia egingo da Etxetxo eta Olidenen idi parearekin. Eta gauean, Obaneuke taldearekin erromeria.

Asteartean, hilak 28an, San Agustin eguna ospatuko da. 11:00etatik aurrera herriko taldeen arteko herri kirol jaialdia egingo da; 14:00etan herri bazkaria (txartelak aurrez erosi behar dira), erromeria Ostolaza eta Narbaizarekin eta arratsaldean, triki poteoa. Amaitzeko, 22:30ean, erromeria Fan&Go taldearekin, eta gauerdian, koloretako suak Eskubeltz pirotekniarekin.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos