Odriozola-Alkorta bikoteak irabazi du XX. Pilota Txapelketa Herrikoia

Pilota txapelketa herrikoiaren finalistak eta antolatzaileak. / SARA UTRERA
Pilota txapelketa herrikoiaren finalistak eta antolatzaileak. / SARA UTRERA

Agirre-Antia bikoteari 22-4 emaitzarekin irabazita lortu dute aurtengo jaialdiko txapela

SARA UTRERA ZUMAIA.

XX. Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finala jokatu zen ostiral arratsaldean, Odietan, San Pedro jaien baitan.

Final handiaren aurretik, hirugarren posturako partidan, Oiar-tzabal-Gorostola (Mendizabalen ordez jokatu zuen) eta Aizpurua-Astigarraga bikoteak aritu ziren. Oso partida estua izan zen, hasieratik amaierara arte berdindua. Azkenean 17-22 emaitzarekin irabazi zuten Oiartzabal eta Gorostolarentzat eta ondorioz, hirugarren postua lortu zuten.

Jarraian, XX. Pilota Txapelketa Herrikoiaren finala jokatu zen. Odriozola-Alkorta eta Antia-Agirre bikoteen arteko norgehiagoka. Odriozolak eta Alkortak erraz irabazi zuten arutengo txapela, 22-4 emaitzarekin irabazi zuten.

Jaien amaiera, gaur

San Pedro jaiak bere amaierara iritsiko dira gaur. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artisau azoka izango da Beheko Plazan; 12:30ean, Falcons de Villafrancaren kalejira hasiko da Saregileen plazatik. Eta arratsaldean, mariatxien txanda izango da: hasteko, 19:30etik aurrera kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar eta 22:30ean, kontzertua eskainiko dute Beheko Plazan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos