Zumaia
Nerabeei zuzendutako udako txango eta jardueretan izena emateko epea gaur amaitzen daSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Nerabeei zuzendutako udako txango eta jardueretan izena emateko epea gaur amaitzen daS. U.
ZUMAIA.
Viernes, 6 de junio 2025, 19:56
Uda hastear den honetan, Kale Heziketa programako eta Gazteguneko hezitzaileek uztailerako prestatutako programaren berri eman dute. Hiru jarduera antolatu dituzte elkarlanean, bi zerbi-tzuetan parte hartzen duten nerabe eta gazteek elkarren artean giro onean harremantzeko aukera izan dezaten, eta bi zerbitzuak herri mailan ezagutzera emateko.
Jarduera hauetan parte har-tzeko izena emateko epea gaur, hilak 7, amaituko da. Honakoak dira antolatu dituzten ekintzak: Hilak 26an, osteguna, Deba-Mutriku ibilaldia eta Mutrikuko igerileku naturala; uztailak 10ean, osteguna, Arbolismo (Igeldo); eta uztailak 17an, osteguna baita ere, surfa (Zarautz).
Bestalde, Gazteguneak bere programazio propioa ere sortu du udarako. Iragarri dutenez ohiko programazioaz gain, honako irteerak antolatu dituzte, bakoitzean 24 plazarekin: ekainak 24, asteartea, Escape Room (Getaria); uztailak 1, asteartea, igerileku irekiak (Hernani); uztailak 3, osteguna, Zarauzko Portua; uztailak 8, asteartea, Paddle Surf (Deba), uztailak 15, asteartea, Paintball (Zubieta); uztailak 22, asteartea, Zumaia-Askizu ibilaldia eta pala saioa; uztailak 24, osteguna, Gazteguneko azken festa.
Jardunaldietan parte hartu nahi duenak gaur arte du izena emateko aukera, zentroetara joanda edota 688612940, 633467132 (Gaztegunea) edo 688850239 (Kale Heziketa Programa) telefono mugikorren zenbakietara deituz edo ida-tziz.
Izena eman ondoren, txangora joan ezingo duenik egotekotan, abisua eman beharko du derrigorrez. Plaza kopurua mugatua izanik, beharrezkoa izatekotan zozketa bidez banatuko dira plazak.
Zozketa egin ondoren, Whatsapp mezu baten bidez edo ahoz jakinaraziko zaie nerabeei.
Bestalde, txangoen inguruko informazio xehea emateko, eta hezitzaileak ezagutzeko aukera izan dezaten, guraso eta tutoreei zuzendutako bilera bat izango da ekainaren 17an (asteartea), arratsaldeko 16:00etan Gaztegunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.