Narrondoko San Kristobal jaiak bihar hasiko dira

Kristobal Deunaren egunean hamaiketakoa eskainiko da karpan. / S.U.
Kristobal Deunaren egunean hamaiketakoa eskainiko da karpan. / S.U.

Festen 50. urteurrena dela eta, egitarau oparoa antolatu dute, hilaren 8tik 10era bitartean

SARA UTRERA ZUMAIA.

Kristobal Deunaren jaiak ospatuko dituzte uztailaren 6tik 10era bitartean Narrondo auzoan. Bihar, arratsaldeko 20:00etan jaurtiko dira festei hasiera emango dioten suziriak. Hortik aurrera, festa giroa nagusituko da auzoan. 21:30ean, mus eta eskoba txapelketak jokatuko dira. Mus txapelketari dagokionez, bikoteko 25 euro jarri beharko dira izena emateko orduan; eskoban, berriz, 8 euro lagun bakoitzeko. Sari bikainak izango dira.

Larunbat honetan, 17:00etatik aurrera, haurrentzat jolasak egongo dira eta, ondoren, txokolatada. 18:45etan Gorriti-Lopene bere animaliekin eta, amaieran, entzierroa. Gaueko 21:00etan, sardina-jana doan izango da eta, jarraian, Iratzar erromeri taldearen saioa.

Igandeko jardunaldia 11:30ean hasiko da 'Oikiako Peio' astoarekin eta Itziarko 'Jun o lehertu' giza proba taldearen arteko desafioarekin. Lehen aldiz plazaratuko dute 345 kilogramoko Billabier harria. 13:00etan herri kirol jaialdia ospatuko da: alde batetik, Aratz Mugerza eta Irati Astondoa eta, bestetik, Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola. Aizkoran, harria jasotzen, txingetan eta trontzan jardungo dira.

Aurten, Narrondoko Kristobal Deunaren jaiek 50. urteurrena beteko dute. Hori dela eta, bertso bazkari herrikoia izango da 14:30ean, Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin. Jaialdia, Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute.

Bazkari herrikoia

Menua ondorengoa izango da: zizka mizkak, bakailaoa tomate eta piperrekin, saiheskia letxugarekin, postrea eta kopa. Prezioa: 28 euro; umeentzako menua, berriz, 10 euro. Bertso bazkarira joateko izena eman beharko da 648.828298 edo 628.245780 telefonoetara deituz.

Amaitzeko, hilaren 10ean, Kristobal Deunaren eguna ospatuz emango zaie amaiaera aurtengo jaiei Narrondon. 10:30ean Zestoako Idiakaitz txistulari taldea izango da eta 11:00etan herri meza. Ondoren, hamaiketakoa karpa azpian. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera demak izango dira, Araitz eta Garazi trikitilariek alaiturik: Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriaren zaldia hartuko dute parte. Ondoren, karpa azpian, sagardo dastaketa pintxoekin, Araitz eta Garazi trikitilariekin, 2018ko festei amaiera emateko.

Temas

Zumaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos