Nahia Vazquezek Realarekin jokatu du Andorran

Nahia, beheko lerroan, laugarrena ezkerretik hasita. /  ZUMAIAKO F.T.
Nahia, beheko lerroan, laugarrena ezkerretik hasita. / ZUMAIAKO F.T.

DV ZUMAIA.

Pasa den astebukaeran Zumaiakoko jokalaria den Nahia Vazquezek Realarekin Andorran jokatu zuen kadete mailako Francesc Vila Memoriala.

Lehenengo fasean hiru partidu jokatu zituen Realak: Slavia Pragarekin 2-2 berdindu ondoren penaltietan gailendu zen, Startit taldeari 8-1 irabazi zion eta Andorrako selekzioaren aurka 2-0 irabazi zuen.

Final erdietan Valenciaren aurka 3-2 irabazi ondoren finala Slavia de Pragaren aurka 4-2 galdu zuen. «Txapelketa polita burutu du Nahiak. Zorionak!», diote Zumaiako Futbol Taldetik.

Futbol eskola

Bestalde, gogoratu hurrengo denboraldian Zumaiako Futbol Eskolan parte hartzeko izen-emate epea ekainaren 30era arte irekita egongo dela. 2010, 2009, 2008 eta 2007 urteetan jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena datorren ikasturterako.

Izen-emate orriak Lubaki kiroldegiko Harreran edo Aita Mari fu-tbol zelaiko tabernan jaso eta entregatu daitezke. Aurreko denboraldiko prezioa mantentzen da.

 

Fotos

Vídeos