Myanmar herrialdeko Hezkuntza munduko profesionalen bisita izan dute Zumaienan

Myanmar herrialdeko bi profesional izan dira zentroan. /  ZUMAIENA
Myanmar herrialdeko bi profesional izan dira zentroan. / ZUMAIENA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIENA.

Azken urteetan, ikastetxe eta ikastola askotako bisita ugari izaten ari da Zumaiena Ikastetxean. «Estatuko eta Europako ikastetxe ezberdinak ere izan ditugu gure proiektu pedagogikoa ezagutzeko asmoz», azaldu dute ikastetxetik. «Ostegunean, bisita berezia izan genuen gurean».

Asiako Myanmar herrialdeko nazioarteko ikastetxeetan lan egiten duten hezkuntza munduko bi profesional izan ziren bertan. Bertako hezkuntza sistema eraldatzeko asmoz, mundu mailan pedagogia berritzaileak ezagutzen dabiltza. Ameriketako Estatu Batuak, Hego Amerika eta Asiako herrialde ezberdinetan ibili dira eta orain hemendik dabiltza.

«Pasa den astean, gure proiektu pedagogiko eta arkitektonikoa ezagutzeko nahia adierazi ziguten, orain dela hilabete batzuk gure eskola eraldatzailearen berri izan omen zutelako eta hemen izan genituen», azaldu dute, eta gaineratu dute: «asko pozten gaitu egiten ari garen lan guztiak oihartzuna duela ikusteak. Gogor ari gara familia eta profesionalekin elkarlanean eta horrela jarraituko dugu aurrerantzean ere, amestu genuen ikastetxea eraikitzen».

 

Fotos

Vídeos