Musika eta Dantza Eskolaren Santa Xixili jaialdia ostegun honetan Zumaiena Ikastolako aretoan
Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da eta ikasleek pieza desberdinak jo eta dantzatuko dituzte
Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak Santa Xixili jaialdia ospatuko du ostegun honetan arratsaldean. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan izango da Zumaiena Ikastolako aretoan eta ikasleek pieza ... desberdinak jo eta dantzatuko dituzte.
Musika Tailerreko ikasleek 'Tarantella' eskainiko dute; Euskal Dantzak ikasten ari direnek berriz Lapurdiko Makil Dantza eta Makila Jokoa dantzatuko dituzte; Kantu Koraleko ikasleek Mei Nakabayashiren 'Akai Hana' interpretatuko dute; Trikitixa taldeak Mikel Markezen 'Konplize ditut eta' joko du Euskal Dan-tzako ikasleek dantzatzen duten bitartean.
Flauta taldeak beriz, Idoia Asurmediren 'Hitetan' abestia joko du. Bestetik, Funkyko taldeak Dobbie brothersen 'Long train running', Radioheaden 'Creep' eta Jamiroquairen 'Llittle L' eskainiko ditu; azkenik, Banda Txikiko kideek Santanaren 'Oye cómo vas' joko dutela iragarri dute.
¿Tienes una suscripción? Inicia sesión