Borrar
Aurtengo inauterietako gaia iragartzeko erabili dute bideoaren une bat. MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
Musika eta Dantza Eskolako aurtengo inauterien gaia Olinpiar Jokoak izango dira

Zumaia

Musika eta Dantza Eskolako aurtengo inauterien gaia Olinpiar Jokoak izango dira

Aste honetan, Alondegia kultur etxetik pasatuko da lekukoa eta ondoren, kirol taldeetara edota udaletxera eramango dute, besteak beste

Sara Utrera

zumaia.

Martes, 21 de enero 2025, 20:04

Musika eta Dantza Eskolako inauterien gaia Olinpiar Jokoak izango dira. Hala jakinarazi dute bideo baten bidez, nahiz eta lehenengo pista ikasleek abenduan egindako emanaldian eman zuten, olinpiar sua agertokira eramanez.

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasle eta irakasleek, eta ZUMB Musika Bandako kideek inauterietako kalejira ospatuko dute otsailaren 28an. Hitzordu handira iritsi aurretik, sua herriko hainbat lekutara eramango dute.

Olinpiar sua Ubillos jauregian eduki ondoren, Musika eta Dantza eskolako irakasleen eskuetatik dantza eskolak ikasten ari diren adinekoen eskuetara pasa zen, Torreberrin. Une hori gaia iragartzeko erabili duten bideoan ikus daiteke. Aste honetan, Alondegia kultur etxetik pasatuko da lekukoa eta ondoren, besteak beste, kirol taldeetara, gizarte zerbitzuetara, edota udaletxera eramango dute, berriz ere haien eskuetara heldu arte aurtengo inauterietako kalejirari hasiera emateko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika eta Dantza Eskolako aurtengo inauterien gaia Olinpiar Jokoak izango dira