Borrar
Musika, dantza eta antzerkiko ikasleak, emanaldi batean. ZUMAIAKO MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA
Musika, dantza eta antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua zabalik dago jada

Zumaia

Musika, dantza eta antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua zabalik dago jada

Martxoaren 19ra bitartean, arratsaldeko 15:00ak arte, aurkeztu ahal izango dira proiektuak

S. U.

Zumaia.

Martes, 25 de febrero 2025, 08:15

Zumaian Musika, Dan-tza eta Antzerkia irakasteko zerbitzua emateko lizitazio prozesua zabalik dago dagoeneko. Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta 2025eko irailaren 1ean sartuko da indarrean.

Kontratuaren helburua da arte eszenikoen arloko irakaskuntza espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika, antzerkia eta dantza irakaskuntzaren bitartez, eta, are zehatzago: «Arte eszenikoko atal praktikoaren eskaera sozial handia asetzea, musika, dantza eta antzerkiaren alorretan; zeinaren bitartez zaleak bilatzen baitu asetasun pertsonal handiagoa eta haren ondare kulturala eta adierazpen ondarea zabaltzea, bere buruarekin eta ingurumenarekin harmonia handiagoa izateko», azaldu dute Udaletik.

Baita arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika irakaskuntza eskaintzea, taldekako musika sortzeko helburu nagusiarekin.

Horretarako eskaini beharko diren ikasgai guztiak ere jasota daude dokumentuetan.

Informazio guztia ondorengo estekan: https://www.contratacion.euskadi.eus/webkpe00-kpeperfi/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso588450/ eu_doc/index.html.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika, dantza eta antzerkia irakasteko zerbitzua emateko esleipen prozesua zabalik dago jada