Borrar

Musika eta Dantza eskolako hainbat ikastarotan izena emateko aukera zabalik

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 19 de septiembre 2019, 00:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolaren hainbat ikastarotan izena emateko aukera dago datorren astelehenera arte. Hauek dira izen eman ahal diren ikastaroak: antzerkia, musika tailerra, dantza garaikidea eta plaza dantzak.

Antzerkiko (8-12 urte, 12-16 urte eta 16 urtetik gora) klaseak asteartetan izango dira Ubillosen, Esti Curiel eta Inaxio Tolosarekin, eta ikasturtearen kuota 27 eurokoa izango da. Musika tailerreko (2-3 urte) klaseak ostiraletan emango dira Zumaienan, Sofia Oriarekin; kuota 16,50 eurokoa izango da.

Dantza garaikideko klaseak asteartetan izango dira Zumaienan, Garazi Etxabururekin. 28 euroko prezioa izango du ikastaro onek. Plaza dantzak, berriz, asteazkenetan izango dira Torreberrin, 14:45etik 16:15era, Aitor Aizpuruarekin; prezioa 28 eurokoa da.

Klaseak urriak 1etik urtarrilak 31ra bitartean eskainiko dira, luzatzeko aukerarekin.

Izen-emateak

Ikastaroetako matrikulazioa Ubillosen egin daiteke, 17:30etatik 19:30etara, 943861183 telefono zenbakira deituta edota musikaeskola@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita hilaren 23a baino lehen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios