Musika eta Dantza Eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko

Datorren astelehenera arte, hilaren 21a, egin ahal izango da matrikulazioa

SARA UTRERA ZUMAIA.

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak lau hilabeteko eta sei orduko ikastaroak antolatu ditu. Lau hilabeteko ikastaroak honako hauek izango dira: antzerkia, plaza dantzak eta musika tailerra.

Antzerkiari dagokionez, 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoen-tzat izango da. Asteartetan eskainiko da Musika eskolan eta Esti Curiel eta Inazio Tolosa izango dira irakasleak. 24 euroko kuota ordaindu beharko da hilero (bilera egingo da ordua zehazteko).

Plaza dantzen ikastaroa 16 urtetik gorakoentzat eskainiko da, ostegunetan Torreberrin, 15:00etatik 16:30era, eta irakaslea Aitor Aizpurua izango da. Hileroko kuota 27 eurokoa izango da. Musika Tailerra, berriz, 0-4 urte bitarteko haurren-tzat izango da. Karina Carmona izango da irakaslea eta Zumaiena ikastetxean eskainiko a. Klaseak astelehenetan izango dira: 17:00etatik 17:45era, 17:45etik 18:30era edo 18:30etik 19:15era. Hileko kuota 15 eurokoa izango da.

Sei orduko ikastaroak

Bestetik, sei orduko ikastaroak hauek izango dira:mdantza klasikoa; biodantza; yoga, osasuna eta kontzentrazioa; dantza garaikidea; txalaparta; flamenkoa; sabel dan-tza; batukada tailerra eta gorputz adierazpena. Ikastaro guztien kuota 27 eurokoa izango da.

Dantza klasikoa 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoentzat izango da. Klaseak ostegunetan eskainiko dira Zumaiena ikastetxean. 8-13 urte bitarteko taldeak 17:00etatik 18:00etara izango dute klasea, 13-18 urtekoek 18:00etatik 19:30era eta 18 urtetik gorakoek 19:30etik 21:00etara. Irakaslea Garazi Etxaburu izango da.

Biodantza 18 urtetik gorakoen-tzat zuzenduta dago. Ana Pavo izango da irakaslea eta klaseak asteazkenetan izango dira, 18:15etik 20:15era, Zumaiena ikastetxean. Yoga, osasuna eta kontzentrazioa ikastaroa 18 urtetik gorakoentzat izango da ere; larunbatetan eskainiko da Musika eskolan, Marina Pintosen eskutik (bilera egingo da ordua zehazteko).

Dantza garaikidea, hiru taldetan banatuko da: 8-13 urte, 13-18 urte eta 18 urtetik gorakoak. Garazi Etxaburu izango da irakaslea eta asteartetan emango ditu saioak Zumaiena ikastetxean. 8-13 urteko taldekoak 17:00etatik 18:00etara izango ditu klaseak, 13-18 urtekoek 18:00etatik 19:30era eta 18 urtetik gorakoek 19:30etik 21:00etara.

Txalaparta ikastaroa 14 urtetik gorakoentzat izango da eta Ander Hormazurik gidatuko du. Klaseak Musika eskolan izango dira eta bilera batean erabakiko da ordutegia.

Flamenkoa eta batukada

Flamenko ikastaroa ere 14 urtetik gorakoentzat izango da. Klaseak ostiraletan eskainiko dira, 19:00etatik 20:30era, Zumaienan. Juncal Martin izango da irakaslea. Sabel dantzari dagokionez, 13 urtetik gorakoentzat zuzenduko da ikastaroa. Zumaienan izango da ostegunetan eta irakaslea Amancay Gaztañaga izango (ordutegia bilera batean zehaztuko da).

Batukada tailerra 8-13 urte bitartekoentzat eta 14 urtetik gorakoen-tzat izango da. Gorka Catediano izango da irakaslea eta klaseak asteazkenetan eskainiko dira (ordua zehazteko bilera egingo da). Bukatzeko, gorputz adierazpena ikastaroan hiru talde egongo dira: 8-13 urtekoak, 13-18 urtekoak eta 18 urtetik gorakoak. Amancay Gaztañaga izango da irakaslea eta klaseak ostegunetan izango dira Zumaienan (ordutegia zehazteko bilera egingo da).

Izen emateak

Izen ematea urtarrilaren 21a arte egongo da zabalik: 943.861183 telefonora deituz, musikaeskola@zumaia.eus helbide elektronikora idatziz edo Musika eskolan, 17:30etik 19:30era.