Zumaia
Musi-K udalekuetan izena emateko epea zabalik hilaren 23ra bitarteanSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Musi-K udalekuetan izena emateko epea zabalik hilaren 23ra bitarteanS.U.
zumaia.
Martes, 6 de mayo 2025, 19:58
Udaleko kultura sailak, aurten ere, HH4 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako Musi-K udaleku musikalak antolatu ditu. Udalekuak uztailaren bigarren hamabostaldian egingo dira, uztailaren 14tik 24ra, zehazki, eta goizez izango dituzte saioak, 9:30ean hasi eta 13:00etara arte. Musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan; eta jolasak, erronkak eta bestelako jarduerekin ere gozatuko dute Musi-K udalekuetan. Eta, nola ez, azken eguneko emanaldiarekin, Zumaiako 41. Musika Jaialdiaren baitan.
Izena emateko epea maiatzaren 23ra arte izango da, Alondegiko lehen solairuan (helbide elektronikoa alondegia@zumaia.eus, 943.861056); udaletxean; edo egoitza elektronikoaren bidez (zumaia.eus helbidean, egoitza elektronikoaren kultura aukeraren barruan).
Egoitza elektronikoaren bidez izena emateko aukeraren kasuan, BAkQ edukitzea beharrezkoa da.
Udalak jakinarazi duenez, zuzenean egingo da kobrua, eta ezinbestekoa izango da erregistro bidez aurkeztea: eskaera beteta eta sinatuta, eta kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.