'Musi-K' Udaleku Musikaletan izena emateko epea astelehenean amaituko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

'Musi-k' Udaleku musikalak, uztailaren 15tik 26ra bitartean egingo dira Ubillos Jauregian, abuztuan izaten den Nazioarteko Musika Jaialdiaren aurrekari gisa. Udalekuak HH4 eta DBH2 bitarteko haurrei zuzenduak egongo dira, musika ikasten dutenentzat eta ez dutenen-tzat.

Parte hartzaileek esparru desberdinak uztartuko dituzte bertan: musikari tailerra, abesbatza tailerra, dantza tailerra, isiltasun eta entzumen tailerra, etab.

Matrikulazioa

Izena emateko epea hilak 6an, hurrengo astelehenean, amaituko da. Matrikula egiteko garaian ezinbestekoa izango da izen emate orria behar bezala beteta aurkeztea diru-sarreraren agiriarekin batera, Alondegia kultur etxean edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean.

Matrikularen kostua 85 eurokoa izango da, 65eurokoa familia ugarien kasuan eta diru-sarrera ondorengo bi kontu zenbakietan egin ahal izango da: ES55 2095 5174 9091 1554 0513 (Kutxabank) edo ES37 3035 0037 4103 70050506 (Laboral kutxa). Agindu emailean umearen izena ipini behar da eta Kontzeptuan: Musi-K Udalekuak. Izen emateak eta informazio gehiago: Alondegia kultur etxean (943 861 056), kulturetxea@zumaia.eus edo www.sapereaudesinfonietta.com/sas-akademia-eus atarian.