'Mostradore atzean' ikerlana aurkeztu dute Miren Osak eta Maitane Subijanak
Berdintasun Sailak emandako bekari esker, 1940tik gaur arte alde zaharreko ostatu eta merkatarien zerrenda egin dute
SARA UTRERA
Sábado, 17 de diciembre 2022, 00:28
'Mostradore atzean, Zumaiako emakume merkatarien eta ostalarien historia azaleratzeko azterlana (1940-2020)' izeneko ikerlana aurkeztu dute Miren Osa Galdonak eta Maitane Subijana Zendoiak. Zumaiako Udaleko Berdintasun Sailak emandako bekaren emaitza da azterlana, eta Zumaiako merkatari eta ostalarien historia emakumeen erraietatik aztertu eta herriari egindako ekarpena ezagutaraztea du helburu. Ikuspegi feminista duen ikerlan honek aitortza izan nahi du, urte luzeetan isilean egon diren emakume langileei egindakoaren eskertza ariketa da ere.
Publicidad
Ikerlanak bi zutabe ditu. Batetik, Alde zaharrean 1940tik 2020ra bitartean merkataritza eta ostalaritza jardueren zerrenda bat osatu dute. Bigarrenik, testigantzak bildu dituzte. Herriko merkatarien ahotsak eta bizipenak bildu dituzte, eta podcast batean jaso dituzte testigantzak (Udal webgunean egongo dira).
«Gaur, hemen, ia ia desagertu dira estanbreak, desagertu dira ultramarinoak, desagertu da konpitto zaharra, desagertu da Gabina Urruzuno, Pepatxo, Paka, Elenaneko denda, Carmen Balentziaga eta beste hainbat eta hainbat. Desagertu dira baita ia gure memorietatik ere, lurrak ura xurgatzen duen bizkortasunez. Baina hori nahi ez duguna, zertzelada txiki bat bada ere ekarri nahi ditugu gogora, eurengatik ere bagarelako orain garena. Eta garen hori osatzeko egin dugu inbentario bat», azaldu zuten ostegunean Emakumeon* Etxean egindako aurkezpen ekitaldian.
Beka honen bidez, gaur arte ez zegoen inbentario ofizial bat egin dute, 1940tik gaur arte alde zaharrean egondako ostatu eta merkatariena. Hala, urte guzti horietako Zumaiako emakume merkatariak eta ostalariak identifikatu dituzte, euren jarduna eta egunerokoa ezagutzeko eta herriari egindako ekarpena ezagutzeko.
Lanari ekin aurretik, bi kazetariek hipotesi bat planteatu zuten, eta hori baieztatu ahal izan dute: nahiz eta emakumeak izan mostradorearen atzean zeudenak eta negozioa aurrera eramaten zutenak, haren jabea gizon bat zen gehienbat. «Guztira 204 komertzio egon dira, gaur egun ia guztiak pertsianak jaitsita dauden arren, eta konturatu gara, behin baino gehiagotan esaten dela mostradore atzean emakumeak zeudela, emakumeeek eramaten zutela denden martxa, baina, zoritxarrez, eta badelako garai bateko islada ere, jabetza eta hori papel ofizialetan ikusi dugu, gizonena zela. %39 dira emakumezkoek zabaldutakoak», azaldu zuten.
Publicidad
Emakume gehienek familiakomertziotan lan egiten zutela azaldu zuten. Gainera, sektore jakin batzuk oso markatuak zeuden: «karnizerietan emakumeak egon arren, oso argi uzten zen benetako karnezerua senarra edo aita izaten zala, txala erosten zuna gizona zela». Estetika-zentroak sartzean aldatu zen egoera.
Mostradore atzean egon diren emakumeek produktuak saltzetik haratago egin duten lana goraipatu zuten ere: «Etxetik erostera ateratzen zen emakume horren konplize bilakatu zitekeen saltzailea bera. Sostengu emozionala ematetik hasi eta trukea errekurtso gisa erabiltzeraino».
Publicidad
Ikerlana osatzeaz gain, erakusketa batean laburtu dute bildutako eduki guztia, Emakumeon* Etxean ikusi ahal izango da egunotan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión