Mintzalagun programaren hasierako ekitaldia Alondegian izango da gaur

'Bakean dagoenari bakean utzi' antzerkiaren kartela. /
'Bakean dagoenari bakean utzi' antzerkiaren kartela.

22 talde osatu dira; 82 pertsona ari dira astero elkartzen euskara praktikatzeko | 'Bakean dagoenari bakean utzi' izeneko antzerkia eskainiko da, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara zerbitzuak 2018-2019 ikasturteko Mintzalagun Programa jarri du martxan, astean behin hi- tzordua bidelari eta bidelagunek euskaraz aritzeko. Ikasturte honetako leloa da 'Praktikatu eta bizi', eta urrian zehar izena eman eta taldeak osatuta, martxan dira asteroko hitzorduak. 22 talde osatu dira (Zumaian lau talde) eta, guztira, 82 pertsona ari dira euskara praktika- tzen.

Ohi bezala, taldeak osatu ondoren hasierako ekitaldia egingo dute. Ekitaldia gaur izango da 18:30tik aurrera Zumaiako Alondegian: 'Bakean dagoenari bakean utzi' antzerkia eskainiko da, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen lana.

Euskara eta generoa binomioa gero eta garrantzi handiagoa har- tzen ari da. 'Euskaralduntze' kon- tzeptua garrantzi horren adierazle garbia da. «Erlazio horren garran- tziaz jabetuta daude gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin bat gehitu nahi izan diote: umorea», dio sinopsiak. 'Bakean dagoenari bakean utzi' ikuskizuna elkarrekin lotzen diren elkarriketek osa- tzen dute. «Bertan, euskara eta generoari buruzko hainbat kontu ale- tzen dituztelarik betaurreko umoreak jantzita: euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak... Bakean dagoena bakean uzteko ez daude prest!».

Urola Kostan 10 urte

Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Modu honetan, Bidelariak, euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko, jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du. Eta Bidelagunak, euskaldun zaharrak, berriz, euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu, etab.

2009an ekin zioten Mintzalagun programari. Ekimena Urola Kostako Udal Elkartearena eta eskualdeko udalena da. Programa antolatzen eta jarraipena egiten parte hartzen dute Urola Kostako AEK-k, eta udaletako eta Udal Elkarteko euskara zerbitzuek. Programa dinamiza- tzeko lanak Urola Kostako AEK-k egiten ditu. «Programaren bilakaera ona izan da eta partehartzaile kopuruak gora egin du. 2009an 41 mintzakiderekin hasi ginen eta azken urteotan urtero 20 talde inguru eta 75-80 pertsonak hartu dute parte», diote antolatzaileek. Argibide gehiago: urolakosta@aek.eus edo 625.485215.

 

Fotos

Vídeos