Mikroipuinak Alondegian, Kultur Dealers ekimenaren baitan

Makina Alondegian dago. /  S.U.
Makina Alondegian dago. / S.U.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZUMAIA.

Kultur Dealers Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuaren ekimen bat da, sormen literarioa sustatzeko eta plazaratzeko. Hamabi makina jarri dira Gipuzkoako hainbat puntuetan banatuta, herritarren hizkuntzaren sorkuntza eta literaturaren gozamena pizteko. Hamabietako bat Zumaiako Alondegia kultur etxean kokatu da. 'Fikzioa' aukeratuz klima-aldaketari buruz gipuzkoar batek idatzitako mikroipuin bat ematen du makinak. Aldiz, 'Pentsamendua' aukeratuz, besteak beste, pentsamenduari, filosofiari eta poesiari buruzko pasarte laburrak edo aforismoak lor daiteke. Horiek ere aldaketa klimatikoari buruzkoak dira, jadanik argitaratukoak, eta Cristina Enea Fundazioko kideek aukeratuta.

200 fikziozko testu eta gogoeta baino gehiago biltzen dituzte makinek eta euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez idatzitako testuak dira. Aldaketa klimatikoari buruzko testuak dira guztiak.

Mikroipuin guztiak eta ekimenaren inguruko informazio gehiago: www.kulturadealers.com