Borrar
'basoa.wav' EP-aren sortze-prozesuko irudiak. BASOA.WAV

Zumaia

Migel Gutierrez zumaiarrak sortutako 'basoa.wav' EP-a, entzungai dagoeneko

Musika elektronikoa oinarri, sei abestiz osatutako lana argitaratu du Zumaiako Udalaren sormen dirulaguntzarekin

Sara Utrera

Zumaia

Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31

Entzungai dago jada Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EP-a. Sormen bekaren bidez babestutako proiektuaren emaitza argitaratu du musikari zumaiarrak musika elektronikoa oinarri, eta Zumaiako musikari eta sortzaileen ondoan, askotariko estiloak jorratu ditu.

Herriko musikari andana elkartu ditu; besteak beste, Joxe Mari Azkue, Maria Zubimendi de la Hoz, Oihana Rodriguez eta Manu Aizpurua. Musika Bandarekin eta Korokoiarekin ere elkarlanean aritu da, eta Maddi Gallastegi, Jon Maia eta Manu Aizpurua ere izan ditu letragile gisa.

EP-a sortzeaz gainera, Gutierrezek hainbat helburu zehaztu zituen proiektuan; hala nola, Zumaian musika elektronikoaren hedapena sustatzea, musikarien arteko sare berriak sortzea, eta musika sortu eta esperimentatzeko espazio berriak sortzea. Helburu horiek beteta, «pozik» agertu da, eta prozesu guztian zehar adin ezberdinetako kideak aritu direla nabarmendu du. Proiektuan parte hartu dutenen artean, erdiak baino gehiago emakumeak dira, eta prozesua euskaraz garatu dute.

Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen Udalak beka 2022an eta herriko gazte ugari aritu dira lanean

«Deialdiak agerian utzi du herriko sortzaileen arteko sinergiak sortzeko duen potentziala», adierazi dute Udaletik. Izan ere, herriko beste sortzaile batek, Iñaki Agirrezabalak, Migel Gutierrezen proiektuan sortutako abesti baren gainean sortu du bideoklipa, gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzarekin. Proiektu honetan ere herriko gazte ugari aritu dira lanean. Bideoklipa 'basoa wav' Youtubeko profilean dago ikusi eta EP-a, berriz, Spotify plataforman entzun daiteke.

Sormena babesteko helburu

Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen Udalak beka berria 2022an. Kultur sorkuntza bezala ulertzen da artistaren imajinaziotik eratorritako edozein obra: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak.

Zumaiako Udalaren ustez, horrelako bekek «herriko sortzaileek proiektuak sendotzeko oinarria eskaintzen dute», eta balioaz jakitun, aurten ere beka deialdia argitaratu du. Webgunean ikus daiteke deialdiari buruzko informazio guztia. Gazte ekimenak bultzatzeko dirulaguntzen deialdia ere martxan dago dagoeneko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Migel Gutierrez zumaiarrak sortutako 'basoa.wav' EP-a, entzungai dagoeneko

Migel Gutierrez zumaiarrak sortutako 'basoa.wav' EP-a, entzungai dagoeneko