Borrar
Unai Belaustegi Historia Garaikidean doktoreak (EHU) emango du hitzaldia azaroaren 12an, Oxford aretoan. KATEDRADDHH

Zumaia

Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an

Unai Belaustegi doktoreak 'Memoriaren gizarte eraikuntza eta giza eskubideak Euskal Herrian: 1975-2022' hitzaldia eskainiko du

Sara Utrera

Zumaia

Asteartea, 4 azaroa 2025, 20:29

Comenta

Zumaiako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak gonbidatuta, Unai Belaustegi historialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak hitzaldia eskainiko du datorren azaroaren 12an, asteazkenean, 18:30ean Oxford aretoan. Ekitaldia Javier Buces historialariak aurkeztuko du.

'Memoriaren gizarte eraikuntza eta giza eskubideak Euskal Herrian: 1975-2022' izenburupean, Belaustegik azken hamarkadetan memoriaren inguruan egin den lanketa sozial eta instituzionala aztertuko du, Gerra Zibilaren eta frankismoaren errepresiotik abiatuta. Eusko Jaurlaritzaren 'Begiradak' proiektuan parte hartu izanak eskaini dion ikuspegitik, adiskidetze sozialerako bide gisa memoriaren kudeaketari buruzko hausnarketa proposatuko du.

Unai Belaustegi Historia Garaikidean doktorea da (EHU), eta XIX. eta XX. mendeko kultura politiketan eta gizarte mugimenduetan aditua. Aldizkari eta liburu akademikoetan argitaratu ditu bere lanak, eta ikerketa egonaldiak egin ditu Estatu Batuetan eta Italian.

Aurkezle lanetan Javier Buces historialaria arituko da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea ere bada, eta diktadura frankistaren eta euskal gatazkaren inguruko ikerketak egiten ditu.

Zumaiarrei deialdia

Momentu honetan 1959 eta 1978 urteen artean Zumaian edo zumaiarrek jasandako giza eskubideen urraketak ikertzeko lanetan murgilduta daude. Halakoen berri duten herritarrak Aranzadirekin harremanetan jartzera deitu dituzte; memoria@aranzadi.eus e-mailera idatzi beharko dute horretarako.

«Proiektuaren helburua ez da iraganera soilik begiratzea, egia, justizia eta erreparazioa bilatzeaz gain, memoria tresna gisa eskaintzea gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat ere. Lanketan genero ikuspegia nabarmen hartzen da kontuan, emakumeen bizipen isilaraziei ahotsa emateko helburuarekin», adierazi dute Udaletik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an

Memoriaren eraikuntzaz eta giza eskubideez ariko dira hilaren 12an