Matrikulazioa eta ate irekiak Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan

S.U. ZUMAIA.

Zumaiako musika eta dantza eskolako datorren ikasturterako matrikulazioa astelehenean zabalduko da, eta eskaintza ezagutzeko ate irekien saioak egingo dituzte datozen egunetan. Jardunaldiak 17:00etatik 18:00etara egingo dira Ubillosen. Astelehenean, perkusioa; ahotsa, biolina, tronpa, tropeta; eta dantzak; 17:30etik 18:15era musika tailerra. Asteartean: trikitixa, panderoa, oboea eta txistua; eta 17:30etik 18:15etara musika tailerra. Asteazkenean: klarinetea, pianoa, gitarra elektrikoa, gitarra klasikoa eta baju elektrikoa. Ostegunean: saxofoia, zeharkako flauta eta eskukosoinua. Eta ostiralean: dultzaina, tronboia eta bonbardinoa. Informatika musikalaren klaseei buruzko informazioa nahi izanez gero hitzordua eskatu behar da Txori Txikiko idazkaritzan.

Matrikulazioa hilaren 31ra bitartean izango da, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 19:30era Musika Eskolako idazkaritzan.Bestalde, datorren astean kontzertu pedagokioak eskainiko dituzte ikasleek Zumaiena ikastetxean eta Zumaiako Herri Eskolan (Oikiako eskolako ikasleek bertan).

Musikaterapia

Amaitzeko, Musika Eskolatik Musikaterapiari aipamen berezia egin nahi diote: «musika arnastu, sentitu eta bizi egiten dugu. Hitzak falta zaizkigunean edota eztarria mutu gelditzen zaigunean, musikoterapiak gure barrukoa adierazten laguntzen digu», azaldu dute Txori Txikitik. Behar bereziak dituzten haurrei zuzenduta dago, jarduera hau haurdunaldian eta familian egiteko egokia da ere. Musikoterapiaren inguruan zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, Musika Eskolarekin jarri harremanetan (Ubillos, musikaeskola@zumaia.eus edo 943.861183).