
Zumaia
Martxoaren 8ko irratsaioa entzungaiSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Martxoaren 8ko irratsaioa entzungaiS. U.
zumaia.
Viernes, 14 de marzo 2025, 20:08
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, irratsaioa egin zuten Alondegiko Oxford aretoan, Zumaiako Mugimendu Feministak deitutako manifestazioacegin aurretik. «Orain serio, gero barrez, askotariko gaiak eraman genituen mahai gainera, Miren eta Maita aurkezle lanetan jarrita», azaldu dute antolatzaileek.
'Zaintzen duen Zumaia irudikatzen' prozesuaren nondik norakoak azaldu zuten Maddi eta Aratzek, eta Atzerritartasun Legeaz aritu zen Silvia. «Urbeltzek pertsona ez bitarren bizipenak ekarri zizkigun mahai gainera, eta Maitek santelmoetako bandera gizona ez den norbaitek igo dezan proposatu zuen audio bidez! Maita eta Mireni erreleboa hartuta, Maia eta Maren feminista txikiek ZMFko Laura eta Maddi elkarrizketatu zituzten. Zumaiako señorek, lehenengo feministek, gazte garaiko kontuak ekarri zizkiguten, eta kontatu zizkiguten tabernetan emakumeak sartzen hasi zirenekoak eta beste hainbat kontu. Palestinaz ezin ginen ahaztu halako egun batean, eta Maddik poeta palestinarren hitzak ekarri zizkigun (Eider Beobiderekin batera prestatutakoa)», gogoratu dute Zumaiako Mugimendu Feministako kideek, eta gaineratu dute: «Joxepa Anttoni Petriarenarenak neskazarren alde abestutako bertsoarekin hasi genuen saioa, eta Francisca Viveros Barradasen (Paquita la del Barrio izenez ezagunagoa) 'Rata de dos patas' ereserkiarekin amaitu. A ze bi emakume puska!».
Azkenik, Mugimendu Feministatik eskerrak eman nahi izan dizkiete zuzeneko irratsaioaz gozatzera aretora hurbildu ziren guztiei. «Eta zuzenean entzun ez zenutenoi, gozatu ezazue orain!», gaineratu dute.
Saioa Zumaiako Emakumeon* Etxearen webgunean dago en-tzungai, honako lotura honetan: https://www.zumaiakoemakumeonetxea.eus/m8-irratsaioa/.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.