Martxan da errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina

Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopuruak gora egiten du, eta %25eko langa gainditzea izango da aurtengo kanpainaren helburua

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Zumaiako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. «Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da», diote Zumaiako Udaletik kanpainaren arduradunek.

Urtez urte kopuruak gora egiten du, eta % 25eko langa gainditzea izango da 2019ko kanpainaren helburua. 2018an 5.105 izan ziren aitorpena egin zuten zumaiarrak, horietatik 1.296 lagunek izan ziren Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zuten; hau da %25,38a; 2016an baino 84 lagun gehiago.

Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: Autolikidazio proposamena; mekanizatua; eta, azkenik, Internet bidezkoa.

Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkulari- tza zerbitzuekin eta bat egin dute kanpainarekin; mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbida- tzeko.

Zumaian toki hauetan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten: AM aholkulariak (Ardantzabidea 16, behea edo 943 862 609 telefono zenbakian); Unanue aholkulariak (Erribera kalea 6 edo 943 860 960 zenbakian) eta Zumai aholkularitza (Amaia plaza 15 edo 943 862 624 zenbakian).

Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten garrantzia. Autolikidazioa onar- tzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak.

Uztailak 1ean amaitu

Apirilaren 3an hasi zen Aldundia proposamen horiek bidaltzen. Beste bi modalitateetan kanpaina hilaren 15ean, datorren astelehenean, hasi eta uztailaren 1ean amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean aurki daitezke: www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/errenta/kanpaina-sarrera.