Maria Lopezek irabazi du Inauterietako kartel lehiaketa

Zortzi kartel hartu dute parte aurtengo lehiaketan, Alondegiko sarreran daude ikusgai.
/KULTURA SAILA
Zortzi kartel hartu dute parte aurtengo lehiaketan, Alondegiko sarreran daude ikusgai. / KULTURA SAILA

Herritarren sarirako bozkatzeko epea zabaldu da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO

Maria Lopezek irabazi du 2019ko Inauterietako kartel lehiaketa. Berak jasoko du 300 euroko saria, eta bere piratak iragarriko du Zumaiako Inauterietako egitaraua. Aurtengo lehiaketara zortzi kartel soilik aurkeztu dira. Hauek ikusgai daude dagoeneko Alondegia kultur etxeko sarreran martxoaren 4ra arte.

Orain herritarren sarirako bozkatzeko garaia da; erakusketan jasotzen diren botoek erabakiko dute irabazlea. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da. Bestetik, bozkatzen dutenen artean bi liburu sorta zozkatuko dira.