Zumaia
Maite Urteaga zumaiarrak Gipuzkoako Itzulia irabazi duOrdizian jokatutako bigarren etapan, gainera, Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen
Sara Utrera
ZUMAIA.
Lunes, 26 de mayo 2025
Maite Urteagak irabazi du Gipuzkoako Itzulia, elite eta 23 urtez azpiko mailan. Maiatzaren 23, 24 eta 25ean jokatu zen emakumezkoen Ordiziako Klasikoaren laugarren edizioa, eta 23 urtez azpiko, elite, kadete eta junior kategorietako 28 taldetako 240 txirrindulari inguruk parte hartu zuten.
Ostiralean Urnietan hasi eta amaitu zen lehen etapa 1,8 kilometroko erlojupekoa izan zen, eta Eulen-Nuuk taldeko kidea 11. sailkatu zen 3:00.35eko denbora eginda, irabazlearekiko 3,91 segundora. Bigarren etapa ere, 59,2 kilometrokoa, Gipuzkoako Txapelketa zen eta Ordizian hasi eta bukatu zen; zumaiarra izan zen etapa honetako irabazlea 1:29:42ko denborarekin. Hirugarren etapan, 89,9 kilometrokoa eta Elgoibarren hasi eta bukatuta, Maite Urteaga hirugarren sailkatu zen, 2:22:43ko denborarekin, irabazlearengandik zazpi segundora.
Zumaiarra lehen postuan sailkatu da sailkapen nagusian 3:55:25eko denborarekin. Halaber, mendiko sailkapenean, lehen postua Urteagarentzat izan zen ere: lehena izan zen bigarren etapan eta hirugarren hirugarren hirugarren etapan.
Bestalde, zumaiarrak 27. postuan amaitu zuen pasa den asteartean jokatutako Durangoko Klasika; maila handiko txirrindularien artean lehiatu zen, World Tourrekoek ere parte hartu baitzuten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.