Zumaia
Maite Urteaga, onenekin Espainiako TxapelketanAsteburu honetan Urdiainen eta Tolosan dute lasterketa Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kadeteek; juniorrek, berriz, Elgoibarren
Sara Utrera
zumaia.
Viernes, 4 de julio 2025, 20:09
Granadan jokatutako Espainiako Txapelketetan, talde profesionaletatik kanpo Maite Urteaga zumaiarra nabarmendu zen; erlojuaren aurka seigarren izan zen eta iraupenekoan bederatzigarren.
«Bero itogarria izan zuten, baina Urteagak ederki erantzun zuen, erakutsiz goruntz asko doala. Egun Levanteko UPV taldearekin Portugalko Itzulian parte hartzen ari da», azaldu du Zumaiko Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Garazi Bergarak, aldiz, ez zuen txapelketa amaitzerik izan.
Espainiako Txapelketetan Aitor Agirre 13. sailkatu zen erlojuaren aurka. «Beretzat batere egokia ez zen ibilbidean. Iraupenekoan lana egiteko zegoen; baita egin ere baita emaitzak lortu ere Euskadik, Yago Agirrek irabazi baitzuen». Beñat Sainz juniorrak ere Euskal selekzioarekin parte hartu zuen. «Karrera ona egin zuen, ihes egiten saiatu zen, eta Gero Urkaregi liderrarentzat lana egin behar izan zuen», azaldu du. Urkaregik bigarren amaitu zuen eta Beñatek 20. Esperientzia aberasgarria Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko txirrindulariarentzat.
Kadeteak Txuman
Hiru eguneko Itzulia izan dute kadeteek Bizkaian. 198 txirrindulari, tartean portugaldarrak, belgikarrak, Herbeheretako txapelduna eta Estatu espainiarreko txoko guztietako mutilak. Soudal-Quick Step taldeko harrobiko Acrog-Tormans taldeko txirrindulariak nabarmendu dira. Viveros San Anton-Exclusivas Mardu-Gorka Aseguruak taldeko kadeteek «gogotik sufritu dute». «Bero itogarri ikaragarria izan dute aurkari hiru egunetan, ibilbidea gogor eta oso gorabeheratsuan, eta erritmoa handia batez bestekoa hiru egunetan 40 kilometro ordukoa», adierazi du.
«Etapa ez zen erraza izan eta denbora asko galdu zuten», azaldu du Iribarrek. Sailkapen nagusiko aukerak galduta, Unai Egaña etapa bila joan zen bigarrene etapako azken kilometroetan. «Bi mendate zeuden eta hortxe saiatu zen zumaiarra. Ihesaldia sortu zuen eta hamar txirrindulari heldu ziren helmugara eta bertan Unai Egaña, zortzigarren postuan sailkatuz». Hirugarrenean lehenengoetatik gertu izan zen Unai Egaña. Bukatzearekin nahikoa izan zuten Borja Osak eta Xuban Arakistainek.
Asteburu honetan kadeteek Urdiainen eta Tolosan dute lasterketa, eta juniorrek Elgoibarren. Datorren astean, uztailaren 12an, Zumaian izango dute lasterketa kadeteek eta jubenilek.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.