Borrar

Zumaia

Maiatzaren lehenean mobilizatzera deitu dute

'Kapitalismoari eta gerrari ez. Langileok gara alternatiba' lelopean, herriko eragile sozial eta sindikalek deitutako mobilizazioa izango da

S. U.

Zumaia.

Lunes, 21 de abril 2025, 19:57

Maiatzaren lehenean, Langileen Nazioarteko Egunean, mobilizazioa egingo dute Zumaian, arratsaldean, 'Kapitalismoari eta gerrari ez. Langileok gara alternatiba!' lelopean. Herriko hainbat eragile sozial eta sindikalek elkarlanean deitutako mobilizazioa izango da. Honako hauek zehazki: ELA, LAB, ESK, Balenciaga ontziolako langile batzordea, Ernai, Zumaiako Gazte Asanblada, Ikama, Zumaiako Pentsiodunak, ZUOPA Zumaiako Osasun Publikoaren Aldeko Plataforma, Zumaiako Mugimendu Feminista, Malen Etxea eta Sortu. «Kapitalismoa berrantolatzen ari da, eta haren berrantolaketa autoritarismoaren eta faxismoaren eskutik dator. Olatu erreakzionarioa indartzen ari den honetan, gerra erregimenaren eta militarismoaren alde egiten ari dira elite ekonomikoak, eta horrek, eskuin muturraren agendari ateak gehiago irekitzeaz gain, ondorio ezin kaltegarriagoak dakartza langile eta herri sektoreentzat; bereziki, kolektibo zaurgarrienentzat», azaldu dute prestatutako ohar bateratuan.

Adierazi dutenez, trantsizio ekosozialari heldu eta ondasuna banatu beharrean, eredu produktiboa eraldatzeari eta bizitza erdigunean ezartzeari uko egin, «herritarron oinarrizko eskubideak merkantilizatu eta hondamendira daramatzan agenda belizista batera» darama kapitalismoak.

«Adar asko dituen kapitalismoaren krisi hau ordainduko dugunok ezin gara izan gehiengoa osatzen dugun langileria eta sektore herritarrak, gutxiengoaren poltsikoak diruz betetzen diren bitartean. Hondamendi programatu hau eta bidegabea ez ezik bideragarria ez den sistema kapitalista onartzeko prest ez gaudenak asko gara; distopia garaiotan, itxaropenari eta guztiontzat bizitza duin bat lortzeko helburuari heltzen diogunak», azaldu dute, eta gaineratu dute: «Horregatik, ezarri nahi diguten agenda patriarkal, autoritario, ekozida, kolonialista eta suntsitzaile horri sakoneko agenda eraldatzaile bat kontrajarri behar zaiola uste dugu». Ikuspegi eta balio feminista, ekosozialista, antirrazista eta deskolonialetan oinarrituko den eta bizitza erdigunean jarriko duen eredu sozial eta ekonomiko burujabe bat aldarrikatzen dute. «Eskubideak jomugan dituzten honetan, eskubide gehiago aldarrikatzeko garaia da. Sakoneko agenda eraldatzaile baten alde egiteko momentua da». Euskal Herrian bertan indarra eta agenda eraldatzaile hori garatzeko oinarriak badaudela nabarmendu dute: GFO eta zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borroka, zerbitzu publikoen aldekoa, hamaika borroka sindikal eta abar. Momentu honetan, 2020ko urtarrilak 30eko greba orokor arrakastatsuaren ardatzean egon ziren bi ekimen martxan daude. Pentsioak gutxieneko soldatara arte osagarritzeko pentsiodunen mugimenduak martxan jarritako Herri Ekimen Legegilea da bata, «aspaldikoa bezain oinarrizkoa den eskaria», eta egun errealitate sozioekonomikora egokituko den lanbidearteko gutxieneko soldata propio bat ezartzeko euskal gehiengo sindikalak abiatutako dinamika, sektore zaurgarrienei zuzenean eragingo liekeen neurria (emakumeei, gazteei, migratu eta arrazializatuei, aniztasun funtzionala duten langileei), «eta kapital-errenten eta enplegu errenten arteko arrakala gutxitu ez ezik langileon arteko arrakalak gutxituko lituzke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maiatzaren lehenean mobilizatzera deitu dute