Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren emanaldira joateko autobusa izango da

Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren partaideak. /  LUXENBURGOKO ORKESTRA
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren partaideak. / LUXENBURGOKO ORKESTRA

Datorren azaroak 11n eskainiko da Kursaalen, sarrera norberak eskuratu behar du, eta autobusa doan izango da

S. UTRERA ZUMAIA.

Iaz bezala Kursaalek programatutako hainbat ekitalditarako autobusa antolatu dute Kursaal Eszenatik. Lehen emanaldia Luxenburgoko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua izango da, azaroak 11n, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. «Dukerri Handiko orkestra Kursaalean izango da bere zuzendari titular berriarekin, Gustavo Gimeno valentziarrarekin, 2017ko Hamabostaldian izandako arrakastaren ostean. Musikari-zerrenda osatuz, Vilde Frang emakumezko biolinista birtuoso gazteak Beethovenen musikalan lirikoenetako bat joko du», diote Kursaal Eszenatik.

Izen emateak

Emanaldira joateko autobusa 17:40an irtengo da Aita Mari zine pareko geltokitik eta doan izango da. Interesdunek azaroaren 5a baino lehen egin beharko dute erreserba 943851056 telefono zenbakian edo kulturetxea@zumaia.eus helbidean. Emanaldirako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du www.kursaal.eus atarian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos