Larrazpilera irteera antolatu du Indamendik iganderako

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Hilaren 15ean Larrazpil mendia igotzera joatea proposatzen du Indamendi elkarteak. 1069 metrotako garaierakin, Aralarreko ekialdean dagoen tontorra da. «Mendi polit hau ia guztia basoz estalita dago. Inguruan ditu izen bereko dolmena eta 'Bi Aizpe' harrizko formazio ezaguna, gaztelerara 'Dos hermanas' gaizki itzulia», azaldu dute Indamenditik.

Ibilbidea Maldotz herri nafarrean hasiko da. «Bertatik, pago eta haitzez jantzitako basoak zeharkatuz Iribasera joango gara». Guztira 16 kilometro, 300 metroko desnibela eta lau ordu eta erdian egiteko moduko ibilbidea da. Igande honetan izango da irteera, eta taldea goizeko 7:30ean irtengo da Zumaiatik. Izenak goiko estankoan eman beharko dira (943.860357) ostiral eguardia baino lehen.

Temas

Zumaia

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos