Lapurdira txangoa, igande honetan Indamendirekin

15,5 kilometroko ibilbidea egiteko asmoa dute eta bost ordu beharko ditzutela aurreikusi dute

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Igandean, maiatzak 12an, Lapurdira joango da Indamendi. «Santelmoak pasa dira, eta berriro kirola egiteari ekin behar diogu. Horretarako, egun osoko irteera bat proposatzen dizuegu», azaldu dute elkartetik. Ainhoa herritik abiatuta, Erebil (580m), Atxulegi bezala ezagutzen den Soporro (616m), garaiera handiena duen Bizkailuze edo Bizkarluze (702m) eta Gorospil (694m) mendietatik zehar Dantxarinearaino doan ibilbidea egingo dute. «Nafarroa eta Lapurdiren muga egiten duen mendilerro honek interes handiko txokoak ditu. Belarrez estalitako bide honek, begirada jeitsi gabe, denak ikusi eta bertako ikuzpegi zabalaz gozatzen lagunduko digu», diote.

Txango honek 15,5 kilometro eta 600 metroko desnibela du, eta egiteko bost ordu beharko dituzte. Autobusa Txomin Agirreko geltokitik 7:30ean aterako da, ohi bezala, eta bere prezioa 13 euro helduentzat eta 7 euro umeentzat izango da. «Animatzen zaretenok goiko estankoan (943.860357) izena eman behar duzue ostiral eguerdia baino lehen», gaineratu dute Indamenditik.