Borrar
Lapetan lehiaketaren aurkezpena egin dute aste honetan. UDALA
Lapetan, euskararekin jolas egiteko aukera

Zumaia

Lapetan, euskararekin jolas egiteko aukera

S. U.

zumaia.

Jueves, 3 de abril 2025, 20:49

Euskararen sustapena eta herri izaeraren transmisioa ditu ardatz Zumaiako Udalak eta UKT-k elkarlanean ondutako Lapetan galdera-erantzunen jolasak. Maiatzeko lau astelehenetan jokatuko da, maiatzaren 5etik 27ra bitartean, online, eta erabiltzaile bakoitzak Zumaiarekin eta Euskal Herriarekin lotutako hamar galdera erantzun beharko ditu.

Euskara, kultura, erlijioa, kirola, zientzia, ingurumena, politika, festak, geografia, historia, ekonomia, artea eta gizartea izango dira galdera horien artean aurkitu ahal izango diren gaietako batzuk, hain zuzen. Irabazleak Aita Mari jatetxean lau lagunentzako jatordua eskuratuko du, eta Begi Bistan enpresaren eskutik itsas bidaia bat ere bai. Parte hartzaile guztien artean, gainera, bi lagunentzako bi jatordu zozkatuko dira Txopa tabernan. Parte hartzeko, ez da aurrez izenik eman beharko, baina ezinbestekoa izango da zumaiaguka.eus atarian logeatzea, erabiltzaile datuak sartuta (18 urtetik gora).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lapetan, euskararekin jolas egiteko aukera