Borrar

Zumaia

Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Lau modalitatetan banatzen dira laguntzak, guztiak ere garapeneko lankidetza sustatzen duten jarduerei dagozkienak

Sara Utrera

zumaia.

Sábado, 19 de abril 2025, 20:45

Zumaiako garapenerako lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia argitaratu du Udalak. Gobernuz Kanpoko Erakundeak laguntzeaz gain, bestelako jarduerak laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak. Larrialdi egoeretarako aurreikusitako modalitatearen kasuan, edozein momentutan egin ahal izango da eskaera; gainontzeko modalitateetan maiatzaren 26ra bitartean eskatu ahal izango dira laguntzak.

Lau modalitate

Zumaiako Udalak dirulaguntzen lau modalitate aurreikusi ditu, eta banaketa horren araberako baldintza eta dirulaguntzaren gehieneko kopuruak.

Lehen modalitatea: Larrialdi egoeretan ekintza humanitario espezializatuen proiektuentzat.

Bigarren modalitatea: Zumaian Gizarte Egoitza duten Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzenduta (garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak).

Hirugarren modalitatea: Urola Kostako Udalerrietan garapen bidean dauden herrialdeetako populazioen baldintza sozialak, ekonomikoak eta kulturalak hobetzera bideratutako programentzat dirulaguntzak.

Eta laugarren eta azken modalitatea: Zumaiako kooperanteei zuzendutako bekak.

Edozein kasutan, Gizarte Zerbitzu Batzordean eta modu berezi bezala aztertuko dira dirulaguntza handiago eskatzen duten eskaerak. Eskaera berezi horiek aztertu ondoren eta beti ere aurrekonturik balego diru kopuru handiago onartzerik egongo litzateke.

Lankidetza sustatzen duten jardueren inguruko dirulaguntzen inguruko informazio guztia ondorengo estekan: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer 15WEB/home.do?De=EU081128224.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lankidetza sustatzen duten jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik