200 lagun baino gehiago Zumaiako Emakumeon* Etxean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Zumaiako Emakumeon* Etxeak bazkidetza kanpaina abiatu zuetenetik, orain bi hilabete, 200 elkartekide izatera iritsi da. «Gutako baikorrenok ere imajinatzen ez genuen kopurua da denbora labur honetan. Baina proiektua indartzen jarraitzeko ahalik eta babes gehiena bilatu nahi dugu», diote elkartetik, eta gaineratu dute. «Horregatik, oraindik egin ez duzuenoi, gure proiektura batzera gonbidatu nahi zaituztegu». Esteka honetan online izena emateko aukera ematen du: https://goo.gl/forms/pfbengCu0vquJ7Tm2.

«Guretzat baina, zenbatekoa bezain garrantzitsuak dira bidean sortzen ari diren sinergiak eta konplizitateak. Ibilian egiten da bidea eta zure babesari esker emango ditugu pausu berriak etxea eraikitzeko bidean», amaitu dute.