Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo

'Laburbira' 2019 film laburren zirkuitua, bihar Aita Marin

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 10 de abril 2019, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Baleikek eta Ostarrena zine klubak elkarlanean antolatuta, eta Korrika Kulturalaren barruan, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango da Zumaian. Topaguneak bultzatutako zirkuitua da 'Laburbira', eta Zumaiako Udalak babestu du emanaldia.

Bihar izango da saioa, 22:00etan Aita Mari zineman (doan). Ordubeteko tartean bederatzi film labur ikusteko aukera eskainiko da: Arrate Fernandezek zuzendutako 'Begi ninien koreografia'; Miren Mujikaren 'Shell phone'; Irati Muruaren 'Zapatak'; Josu Martinezen 'Ama'; Arantza Ibarrak zuzendutako 'June'; Maddi Barrenetxea eta Marta Tejeriaren 'Hotzean garbitu'; Iker Maguregi eta Andrea Martinezen 'Ilunpean'; Ane Zuazubiskarren 'Erroak', eta Laida Ruizen 'Handiak eta txikiak'. Filmei buruzko xehetasun gehiago kameratoia.eus gunean ikus daiteke.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios