
Zumaia
Kultura eta artearen alorreko sormen beka eskatzeko epea zabaldu du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Kultura eta artearen alorreko sormen beka eskatzeko epea zabaldu du UdalakSormen beka eskatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Askotariko kultur sorkun-tzak barnebiltzen ditu deialdiak: literatura, antzerkia edo antzerki testuak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, eta bestelakoak. Eta proiektu zehatzak eta beharrezko sormen prozesua barnebiltzen ditu deialdiak. Banaka zein taldean aurkeztu daiteke, eta, guztira, 6.000 euro banatuko dira.
Jasotako proiektuen balorazioaren arabera, kopuru osoa proiektu bakar bati edo gehiagori emango zaie. Dirulaguntzaren kontzeptu guztiak dirulaguntza izendatu eta bederatzi hilabeteren epean egin beharko dira. Deialdia zabalik dago dagoeneko, eta proposamenak martxoaren 28ra bitartean jasoko ditu Udalak.
Sormen lanak babesteko helburuarekin sortu zuen 2022an Zumaiako Udalak beka hau. Lehenengo deialdian Ibane Astigarragak eta Esti Curielek lortu zuten beka, bakoitzak proiektu banarekin: Astigarragak Julio Beobideren inguruko ipuin kontaketa bat prestatu zuen; Curielek, berriz, antzerki obra baten hastapen lanak egiteko baliatu zuen dirulaguntza. Iaz Migel Gutierrezek lortu zuen bekaren zenbateko osoa, basoa.wav proiektu musikala garatzeko; joan den hilabetean argitaratu zuen 'Retrobisorea', EPko lehenengo aurrerapen abestia, eta aste honetan argitaratu ditu gainontzeko bost abestiak.
Dirulaguntzak emateko hainbat balorazio hartuko dira kontuan, eta faseka egingo da puntu banaketa. Lehen fasea (10 puntu): Udalerriarekiko lotura izan behar du. Eskatzaileak edo eskatzaileek eta proiektuak Zumaiako udalerriarekin duten lotura, guztizko puntuazioaren % 10 osatuko du. Guztizko puntuazioaren % 5era iristen ez diren eskaerak deialditik kanpo geratuko dira.
Bigarren fasea (80 puntu) baldintza hauen arabera puntuatuko da: Proiektuaren kalitate artistikoa (40 puntu); Aurrekontua, finantzazio plana eta proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (10 puntu). Euskara: sorkuntza euskaraz izatea, hizkuntzari ekarpena...(10 puntu); Proiektuan genero ikuspegia txertatuta egotea (10 puntu); eta herrian egingo den aurkezpen edo lanketa (aurkezpen, emanaldi, erakusketa, tailer...) eta Zumaiatik at izango duen ibilbide proposamena (10 puntu). Azkenik, hirugarren fasean Curriculum Vitaea baloratuko da (10 puntu).
Eskabideak Herritarren Arreta Zerbitzuan edo erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea martxoaren 28an itxiko da. Eskaera Telematikoki, Udalaren egoi tza elektronikoan sartuta egin daiteke, haren webgunearen bidez (www.zumaia. eus).
Deialdi honen xedea da Zumaiako udalerrian kultura sorkuntza susta tze ko dirulagun tzak emateko bal din tzak arau tzea. Dirulagun tza hauen xedea da artelanak egitera zuzendutako sorkuntza prozesu zehatzak garatu nahi dituzten zumaiar guztiei la guntzea, eta baita herriari lotutako mota honetako proiektuak garatzeko interesa duten pertsonei lagun-tzea ere. Informazio gehiago ondorengo estekan: https://uzt.gipuzkoa. eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home. do?De=EU081128339.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.