Borrar
Zabalik dago kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea, apirilak 26 arte. SARA UTRERA
Kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago hilaren 26ra arte

Zumaia

Kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago hilaren 26ra arte

2025ean zehar egindako jarduerak edo egingo direnak barnebiltzen dituzte deialdiek

Sara Utrera

Zumaia

Lunes, 21 de abril 2025, 19:56

Aurten ere kultur eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteak diruz laguntzeko deialdiak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Bi dirulaguntza deialdi egin ditu: musika eta dantza alorreko elkarteei zuzendutakoa bata, eta kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteei bideratutakoa bestea.

2025. urte osoan zehar antolatutako ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, orain artean egindakoak eta egitekoak direnak; eta urte osoko jarduerengatik zein ekitaldi puntualengatik emango da laguntza.

Eskaerak apirilaren 26ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, eta argibideak behar dituztenek Alondegiko bulegora deitu dezakete (943.861056). Eskaera orria dagozkion eranskinekin batera aurkeztu beharko dute elkarteetako ordezkariek, Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean), Alondegian zein egoitza elektronikoaren bidez.

Kultura eta aisialdiaren arloan lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzei buruzko informazio gehiago esteka honetan: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU081128361Eta Musika, antzerkia eta dantzaren alorrean lan egiten duten elkarteentzako diru-laguntzai buruz, berriz: https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=EU081128362

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kultur arloko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago hilaren 26ra arte