KRISTOBAL DEUNAREN EGUNA NARRONDON

KRISTOBAL DEUNAREN EGUNA NARRONDON

Kristobal Deunaren eguna ospatu zuten atzo Narrondon. Goizean, Zestoako Idiakaitz txistulari taldea, herri meza eta hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten. Arratsaldean, sagardo dastaketa, zikiro pintxoak eta Son LT taldearen doinuekin, eta gauean, berriz, Jon Txikiren bakarrizketarekin. San Kristobal jaiek aurrera jarraituko dute bihar, igandera arte.