Borrar

Kontzertu txikiak antolatzeko tabernarientzako diru laguntza deialdia

S. UTRERA

ZUMAIA.

Jueves, 29 de marzo 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udaleko Kultura sailak Zumaiako tabernetan formatu txikiko kontzertuak eta ikuskizunak egiteko diru laguntza deialdia zabaldu du. Dagoeneko zazpi urtez bideratu dira laguntza hauek. Udaletxeak, gehienez kontzertuaren %50 estaliko du (taldearen gastua hartuko da beti kontutan, behar bezala zuritua), eta ahal den guztietan herriko musika taldeak kontuan hartzea eskatzen da.

Hauek dira diru laguntza jaso-tzeko baldintza eta betebeharrak: Laguntza hau jaso ahal izateko, tabernariek Udalarekin nahiz bestelako administrazioekin zorrik edo bestelako konturik ez dutela ziurtatu beharko dute. Ekitaldia tabernaren barruan egingo da, edo kanpoan bada tabernaren erabilpen eremuan; bereziki zainduko dira ordutegiak eta bolumena. Kontzertuko soinuak tabernak duen zarata mugatzailetik pasa beharko du.

Ekitaldien berri kontzertu eguna baino gutxienez hiru aste lehenago jakinaraziko zaio Kultur sailari eta taberna bakoitzari hilabete bakoitzean gehienez ekitaldi bat babestuko zaio, eta urtean gehienez lau. Diru laguntzaren muga taldearen katxearen %50a, betiere gehienez 250 euro izanik.

Erabiltzen diren karteletan Udalaren laguntza adierazi beharko da eta egun berean edo tankerako ordutegian herriko aretoetan edo beste taberna batean beste eskaintza bat egon ezkero laguntza ez da emango. «Gainera, urteko aurrekontu orokorrak baldintzatzen gaituela kontuan hartu behar da, eta gustatuko litzaiguke ahal den neurrian aurreikuspen bat egitea: zein taberna edo jatetxek hartuko duzuen parte diru laguntza hauetan, urtean zenbat emanaldi eskaintzeko asmoa izango duzuen etab.», diote kultura sailetik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios